Dinamika bat danon indarkeria mota zenbait gainjartzen diren emakumeen migrazio prozesuetan. Intersekzio horretan lotzen dira generoaren aldagaia eta emakume migratzailearen etnia, arraza edo emakume izatearekin lotutako beste batzuk eta urraketa handiagoak eta indarkeria mota gehiago egotea ahalbidetzen du.
Sarrera
Oro har ados gaude mobilizazio behartuaren eta generoaren artean hainbat alderditan dagoen loturaz. Migrazioak eragina du genero-harremanetan, ohiko desberdinkeriak edo rolak indartuz, zalantzan jarriz edo eraldatuz.
“Ikusezinak. Emakume migratzaileak Mugen gurutzagunean” txostenak argi uzte du generoak migrazio esperientziak gurutzatzen dituela eta eragina duela esperientzia horietan eta emakumeek aurre egin beharreko indarkeriak agerian jartzen ditu; izan ere, indarkeriei egin behar diete aurre jatorritik, igarobidean, mugetan eta helmugan. Amaitzeko, genero eta eskubideen arloko ikuspegietan oinarritutako gomendio batzuk ditu, gobernu eta administrazioek gomendio horiek kontuan izatea nahiko genuke, eta adierazten duguEuropako eta Espainiako politikek erantzukizuna dutela funtsezko eskubideen urraketan eta urtero milaka pertsonari bizia kentzen dieten indarkeriak betikotzean.
Glosarioa
Behartutako migrazioa
Behartuta migratzen duten pertsonez aritzean esaten da jatorrizko herrialdeetako egoera ekonomiko prekarioagatik, indarkeria egoera orokortuagatik edo jazarpenagatik egiten den migrazioa dela.
Emakume migratzaileak
Jatorriko eta igarobideko kapituluetan erabiltzen da, mugimenduari lotuta dagoelako.
Emakume migratuak
Helmugari dagokion kapituluan erabiltzen da, arrazoi desberdinen ondorioz nolabaiteko egonkortasun sozioekonomikoa duten emakumeak aipatzeko.
Babesa behar duten migratzaileak
ACNURrek 2018az geroztik daukan kategoria bat da -izena aldatu den arren-, talde honetan sartzen dira herrialdetik ihes egin behar izan dutenak, derrigortutako inguruari aurre egiteko eta oinarrizko zerbitzuetarako babesa behar dutenak baina ACNURren iritziz beste kategoria batean sartzen ez direnak. Aurrerantzean txosten honetan errefuxiatuak aipatuko ditugu eta esan nahiko du errefuxiatuak direla eta babesa behar dutela.
Genero-rol tradizionalak
Gizarteko talde batean ikasitako portaerazko jarraibideak, “femeninotzat” eta “maskulinotzat” hartzen denaren arteko harreman desberdinak betikotzen dituzten jokatzeko patroiak sustatzen dituztenak.
Generoan oinarritutako emakumeen aurkako indarkeriak
Termino hori denez genero berdintasunaren arloan nazioarteko erakunde nagusiek erabiltzen dutena, txosten honetan ere hala erabiliko dugu.
Indarkerien continuum-a
Emakumeen aurkako indarkeriaren continuum kontzeptuak esanahi berezia du mugikortasunaren testuinguruan, ikusgai jartzen baitu emakumeen eta neskatoen bizitzan adierazten diren indarkeria mota guztiek denbora eta espazio arloko iraupenaren logikari jarraitzen diotela. Generoan oinarritutako emakumeen aurkako indarkeriak dinamika globala dira, kultura guztietan errepikatzen dira erlijioa, egoera ekonomikoa edo jatorria dena delakoa izan arren (ondorioak desberdinak izango badira ere). Emakumeek bizitza osoan bizi dute eta edozein lurralde eta tokitan gerta daiteke, publiko nahiz pribatuan, generoagatik botere-harreman desberdinak badaude.Migrazio prozesuetan dauden emakumeei dagokienez, indarkeriak beraiekin doaz toki guztietara, tipologia eta dimentsio desberdinetan. Emakume izateagatik aurre egin beharrekoak ez ezik, baita migratzaileak direlako aurre egin beharrekoak ere; beraz, gainjarritako indarkeriei egin behar diete aurre jatorrian, igarobidean, helmugan eta itzuleran. Era berean, zaurgarritasun handiagoa dute bazterkeriari lotutako egiturazko indarkerien eta eskubideetarako sarbiderik ez izatearen ondorioz, eta bizitzak babestu ordez segurtasun nazionalari lehentasuna ematen dieten migrazio politiken ondorioz. Horrek guztiak zuzeneko indarkeriak betikotzen ditu migrazio-ibilbide osoan.
Emakumeen aurkako indarkeria
Nazio Batuen Kontseilu Ekonomiko eta Sozialaren (ECOSOC) Emakumeen aurkako diskriminazioa kentzeko Batzordeak (CEDAW) «Generoan oinarritutako emakumeen aurkako indarkeria» erabiltzen du adierazteko generoak zer harreman duen emakumeen aurkako indarkerien zergati eta ondorioekin, eremu pribatuan nahiz publikoan, eta areagotzeko indarkeriari buruzko honako ideia hau: «indarkeria arazo soziala daeta ez indibiduala, osoko erantzunak behar ditu, gertakari jakinei, egileei, biktimei eta biziraun dutenei emandakoaz haratago».
Zenbait faktoreren arteko intersekzionalitatatea, behartutako mugikortasunaren eta generoaren arteko elkarreragina, CEDAWren 35. Gomendioan dago aitortuta: “Generoaren ondoriozko emakumearen aurkako indarkerian eragina dute eta askotan areagoatu egiten dute indarkeria hori faktore kulturalek, ekonomikoek, ideologikoek, teknologikoek, politikoek, erlijiosoek, sozialek eta ingurumenekoek, desplazamenduaren eta migrazioaren testuinguruetan adierazten den bezala, besteak beste”.
Kontsultatu generoan oinarritutako emakumeen aurkako biolentzien kategoria eta adierazpen nagusiak
Indarkeria horiek ez dira bereizitako kategoriak, ezta gutxiago ere. Muga ia ikusezinak dituzte eta elkar elikatzen dute. Ekintza horiek ekintza isolatuak izan ordez jokabide sistematikoak direnez, praktika horiek giza eskubideen urraketatzat aitortu dituzte nazioarteko eta eskualdeko hainbat tresnek eta, ondorioz, estatuek zerbait egiteko betebeharra dute, ez soilik delituak epaitu eta jazartzeko, baizik eta aurrea hartzeko ere bai.
- Indarkeria fisikoa: kalte edo sufrimendu fisikoa eragiten duen ekintza eta emakumearen osotasunean eragina duena. Femizidoa/feminizidoa da horren muturreko adierazpena, hau da, genero arrazoiengatik emakumeak indarkeriaz erailtzea, dela eremu pribatuan, dela komunitatean edo dela Estatuak eta haren agenteek egin edo baimendua, egitearen edo ez-egitearen bidez.
- Indarkeria psikologikoa: besteak beste larderiaren, mehatxuen, jazarpenaren, umiliazioaren, zirikatzearen, eta jokabidea kontrolatzearen bidez emakumeen desbalorizazioa edo sufrimendua eragiten duten ekintzak edo jokabideak.
- Indarkeria sexuala: beste pertsona baten aurka egindako ekintza sexualak, dela besteak baimenik eman gabe egindakoak dela bestea adingabea delako, buruko desgaitasunen bat duelako edo alkoholaren edo drogen ondorioz oso intoxikatuta dagoelako baimenik eman ezin duela egindakoak.
- Eremu pribatuko indarkeria fisikoa, psikologikoa eta sexuala: tratu txarrak, neskatoek etxean jasaten dituzte sexu-gehiegikeriak, dotearekin zerikusia duen indarkeria, senarrak bortxatzea, emakumeen mutilazio genitala, haurren ezkontzak, derrigortutako haurdunaldia, ohorezko krimenak eta emakumearentzako kaltegarriak diren beste praktika batzuk, familiako beste kideek egindako indarkeriazko ekintzak eta esplotazioarekin zerikusia duen indarkeria barne.
- Komunitateko indarkeria fisikoa, sexuala eta psikologikoaoro har, bortxaketa, sexu-gehiegikeria, jazarpena, laneko, hezkuntza-erakundeetako eta beste toki batzuetako sexu-larderia, emakumeen salerosketa eta derrigortutako prostituzioa barne.
- Indarkeria ekonomikoa: beste pertsona baten mendekotasun finantzarioa lortzea edo lortzen saiatzea, horretarako haren finantza bitartekoen erabateko kontrola mantenduta, finantzetarako sarbidea galarazita, eskolara edo lanera joatea galaraztea barne, besteak beste.
- Indarkeria instituzionala: Estatuak egindako edo onartutako indarkeria, eskubideetarako sarbidea diskriminaziorik gabe bermatzeko erantzukizuna ez betetzea barne.
- Zuzeneko indarkeria: agerikoena. Egile bat eta biktima ba ditu, fisikoa edo ahozkoa izaten da eta zuzeneko kaltea eragiten du.
- Egiturazko indarkeria: sistema batek egiten duen diskriminazioa, aukeren arloko desberdinkeria eta eskubideak eskuratzeko desberdinkeria; horrek guztiak zuzeneko indarkeriarekiko are zaurgarriago bihurtzen ditu emakumeak. Honako hauetan nabarmentzen da: soldata-arrakala, gizon eta emakumeek heziketa edo osasunera duten sarbidea, emakumeen aurkako genero indarkerien inpunitatea edo emakumeek bizitza publikoan ia parte hartzerik ez izatea.
- Indarkeria kulturala: zuzeneko indarkeria edo egiturazkoa legitimatzeko erabiltzen da eta indarkeria horiek gizarteetan onartzean eta normalizatzean eragina dute.
Fisikoa · Psikologikoa· Sexuala · institucionala · Ekonomikoa ·
Fisikoa · Psikologikoa· Sexuala · institucionala · Ekonomikoa ·
Fisikoa · Psikologikoa· Sexuala · institucionala · Ekonomikoa ·
Fisikoa · Psikologikoa· Sexuala · institucionala · Ekonomikoa ·
Fisikoa · Psikologikoa· Sexuala · institucionala · Ekonomikoa ·
Fisikoa · Psikologikoa· Sexuala · institucionala · Ekonomikoa ·
Datuak
Urtetik urtera hazten da behartutako mugikortasuna. ACNURren datuen arabera, 2022an 40 milioi errefuxiatu, asilo-eskatzaile eta babesa behar zuten pertsona erregistratu ziren.
Nazioarteko biztanleria migratzailea bikoiztu egin da 30 urtean.
Nazio Batuen datuen arabera, 1990 eta2020 arteanlekualdatutako eta nazioarteko biztanleria migratzailea bikoiztu egin da ia, jatorrizko herrialdetik kanpo bizi direnak 153 milioi izatetik 280 milioi izatera igaro baitira.
146 milioi emakume bizi ziren jatorrizko herrialdetik kanpo, horietatik ia 20 milioi 20 urte baino gutxiagokoak ziren, 96 milioik 20 eta 65 urte artean zituzten eta 19 milioik baino apur bat gehiagok 65 urte baino gehiago.
Nahiz eta informazio eta datu gabezia egon emakumeen eta neskatoen migrazioari buruz, azken hamarkadetan aldaketak islatu dira migrazio patroietan, bereziki lau alderditan:
- Emakumeen migrazioa gizonena baino erritmo handiagoan ari da hazten.
- Gero eta emakume gehiagok bidaiatzen dute modu independentean, familiako bati edo bikoteari jarraituz bidaiatzen dutenekin alderatuta.
- Lanaren nazioarteko banaketa berri eta sexualizatua gertatu da. Gero eta emakume migratzaile gehiago eskatzen dira gaizki ordaindutako sektoreetan, modu informalean, eta lan-baldintza txarretan lanean aritzeko.
- Emakume migratzaileek parte hartze aktiboa dute eta funtsezkoak dira “zaintzen kate globalean”, zaintzen hornikuntzako krisi globala arinduz.
280
Nazioarteko populazio migratzailea bikoiztu egin da azken 30 urteetan.
146
Migratzaileen % 49 emakumeak dira eta horietatik 20 milioi adingabeak dira.
96
Emakume migratzaileetan azpimarratu behar da 20 eta 65 urte arteko emakume kopuru handia.
40
Pertsona errefuxiatu, asilo-eskatzaile eta babesa behar dutenak.
51
Asiloa eskatu duten edo babesa behar duten errefuxiatuen % 51 emakumeak dira eta horien % 21 neskatoak.
Jatorria
Funtsezkoa da genero-ikuspegiak toki nabarmena izatea migrazioaren zergatiak eta ondorioak aztertzerakoan.
Emakumeen ahotsek agerian uzten eta salatzen dituzte hamaika urraketa, gehiegikeria, borroka eta oztopo eta horien guztien ondorioz hasten da migrazio esperientzia, jatorritik bertatik genero-rol tradizionalen eragina duena.
Gizakien mugikortasunaren konplexutasuna ulertzeko, funtsezkoa da genero-ikuspegiak toki garrantzitsua izatea migrazioaren zergatiei eta ondorioei buruzko azterketan.
Kapitulu honi forma ematen dioten emakumeen istorioek islatzen dituzte beren herrialdeetatik irteteko zergatien testuinguruak.
1.200
7.4
22
SAHEL ESKUALDEAN ETA MENDEBALDEKO AFRIKAKO HERRIALDEETAN OROKORTU EGIN DIRA INDARKERIA SEXUALA, GEHIEGIKERIAK ETA ESPLOTAZIOA, PRAKTIKA TRADIZIONAL KALTEGARRIAK (EMAKUMEEN MUTILAZIO GENITALA, EZKONTZA GOIZTIAR ETA DERRIGORTUAK) ETA PERTSONEN SALEROSKETA.
Mendebaldeko eta erdialdeko Afrika
SAHARAZ HEGOALDEKO AFRIKAN EZIN DA MIGRAZIO-FLUXUEN ARRAZOI BAKARRA AIPATU.
1.200 milioi biztanle baino gehiago ditu eta Saharaz hegoaldeko Afrikaren ezaugarriak biodibertsitatea eta ondasun naturalen eta mineralen aberastasuna dira; oso zigortu dute klima-aldaketaren ondorioek, elikagaiak izateko segurtasunik eza areagotu egin da, lehorteak eta muturreko beste fenomeno meteorologiko batzuk ere bai eta horrek guztiak larriagotu egin ditu lehendik ere gogorrak ziren bizi-baldintzak.
Soilik 2022an, eskualde horretako natura-hondamendiek 7.4 milioi lekualdatu eragin zituzten. Datu horrek aurreko urtekoa hirukoiztu egiten du.
SAHARAZ HEGOALDEKO AFRIKAKO 48 HERRIALDEETATIK 22 AHULAK DIRA EDO GATAZKAK DITUZTE.
Gatazken arteko elkarreragin konplexuaren, klima-aldaketaren, elikagaien segurtasunik ezaren, aukera sozioekonomikoen gabeziaren, desberdinkerien eta generoan oinarritutako emakumeen aurkako indarkerien ondorioz, emakumeak inguruko herrialdeetara irteteaz gain, eskualdeen eta kontinenteen arteko mugez gaindi ibiltzen dira, etorkizun bila. Krisiak gainjartzen direnez, emakumeek inoiz baino arrisku gehiago eta segurtasun gabezia handiagoa dituzte, aukerak bilatzeko eta bizitzeko bitartekoak eskuratzeko modu gutxiago dituztelako. Dena dela, familiako eta etxeko erantzukizunak beren gain hartzen jarraitzen dute.
Gatazketan eta gatazka ondorenetan emakumeak eta haurrak dira gehien sufritzen dutenak, emakumeen aurkako indarkeriak areagotu eta larriagotu egiten baitira. Emakumearen gorputza gerrarako armatzat erabiltzen da. Are gehiago, generoan oinarritu eta emakumeen aurka gatazketan egindako indarkeriak giza segurtasuneko gai direla aitortu da.
Biztanleriaren erdia baino gehiago izan arren, Saharaz hegoaldeko Afrikako emakumeak beren bizitzan eragina duten gai eta erabakietatik baztertuta daude eta hainbat diskriminazio jasaten dituzte genero arrazoiengatik eta funtsezko eskubideak urratzen zaizkie. Ekonomian eta politikan, hezkuntzan, osasun-arloan edo justizian parte hartzeko aukera gutxi dutenez, pobrezia, analfabetismoa eta zaurgarritasuna feminizatu egiten dira.
Testigantzak
Erdialdeko Amerika
ERDIALDEKO AMERIKA IPARRALDEKO MIGRAZIOAREN ERREALITATEAN KRISI POLITIKOAK, INDARKERIA OROKORTUA, GIZARTE ETA INGURUMEN ARLOKO INDARKERIAK ETA GIZA ESKUBIDEENAK DAUDE.
Aberastasunak pilatzen eta baliabide naturalak espoliatzen dituzten eredu ekonomikoak agortu direlako gertatzen da. Faktore horiek guztiak presente daude eskualde horretako migrazio-erabaki askotan, non 8 milioi pertsonak baino gehiagok, hau da, biztanleriaren % 25ek, behar humanitarioak dituzten.
JATORRIZKO ERREALITATE HORRI EMAKUMEENGAN DUEN ERAGIN DESBERDINA ETA GENEROAN OINARRITUTAKO BERARIAZKO INDARKERIAK GEHITU BEHAR ZAIZKIO.
Sektore informalean lanean ari direnak dira migrazio-ibilbidea hasteko joera handiena dutenak arrazoi ekonomikoengatik nahiz mara eta pandillek estortsionatzeko aukera duen kolektiboetako bat delako. Eskualdeko datu ekonomikoak generoaren arabera banakatuz gero, arlo ekonomikoan behartutako migrazioaren faktore dinamizatzaileek eraginik handiena emakumeengan dutela baiezta dezakegu.
Erdialdeko Amerikako iparraldeko indarkeriaren testuinguruaren ondorioz migratzea erabakitzen dute hainbatek. Guatemala, El Salvador eta Hondurasen mobilizatzen diren emakume eta gizon askok indarkeria bizi izan dute jatorrizko komunitateetan, delitu-antolakundeak daudelako. Antolakunde horiek askotan agintarien baimena izaten dute lurraldean kontrol zorrotza egiteko eta ondorioz, indarrez errekrutatzen dute jendea, estortsioa egiten dute eta mehatxuak, erasoak eta erailketak egoten dira. Nahiko ohikoa da emakumeek eta gizonek egiteko desberdinak izatea; emakumeak baliabide erabilgarria dira jarduerarik arriskutsuenak egiteko, indarrez har daitezkeen gorputzak, edo desberdinkeriak erabaki eta etsaien artean mendekuak praktikatzeko lurraldeak dira. Testuinguru honetan, beraz, emakumeen gorputza gerrako arma bezala ere erabiltzen dela aipatu beharra daukagu.
Bestalde, Latinoamerika da, oraindik ere, munduko eskualderik arriskutsuena ingurumena defendatzen dutenentzat eta lurralde horretan izan ziren 2022an munduan erregistratutako erailketen % 88. Emakume defendatzaileek generoan oinarritutako beste indarkeria mota askori egin behar diete aurre gainera, hasi sexu-erasoetatik eta familiek eta komunitateek arbuiatzera arte. Indarkeria eragin desberdina du emakumeengan. Feminizidio tasek maila epidemikoak izan zituzten herrialde batzuetan. Generoan oinarritutako emakumeen aurkako indarkeria kasu gehienak etxe barruan izaten dira. Bestalde, nerabeen arteko haurdunaldi-tasa kolektibo horrek jasaten duen indarkeriaren ikur beldurgarria da.
Generoan oinarritutako emakumeen aurkako indarkeria-kasu gehienetan Estatuak ez du eskaintzen edo ez du eskaini nahi babesik. Estatuko agintarien erasoetan sakondu gabe eta eskualdeko lurraldeetan segurtasun-indarrek eragile kriminalekin duten artikulazioa kontuan izan gabe, nahikoa da inpunitate indize handiei begiratzea eta generoan oinarritutako emakumeen aurkako indarkeria-delituak justiziara ez direla iristen ikustea. Inpunitatea eta konfiantzarik eza dira migratzeko erabakiak dinamizatzen dituzten faktoreetako bi.
Pertsonak eskualdetik migratzera behartzen dituzten egiturazko zergatiak: 1. Aukera desberdintasuna, 2. Prozesu demokratikoekiko desilusioa, 3. Zerga-sistemen eta babes sozialaren gabezia, 4. Narkotrafikoaren eta arma-trafikoaren eragina, 5. Segurtasunik eza, militarizazioa eta giza eskubideen urraketa, 6. Aldaketarekiko zaurgarritasuna eta klima-aldakortasuna eta 7. Bizitzaren zerumuga indibidualista.
Jesusen Lagundia, Mexiko eta Erdialdeko Amerikako probintziak, 2022.
8
60
88%
TESTIGANTZAK
Igarobidea
Indarkerien continuuma ibilbide eta mugetan
MUGAK
MUGAK
MUGAK
MUGAK
MUGAK
MUGAK
MUGAK
MUGAK
MUGAK
MUGAK
GIZA ESKUBIDEEN ETA MUGEN KONTROLAREN ARTEKO GATAZKA EZIN DA ARGIAGOA IZAN: MIGRATZAILEEI MUGA IGAROTZEKO ASMOA KENDU NAHI ZAIE BURUTIK, HIL EGIN DAITEZKEELAKO. EZINEZKOA DA BIZITZEKO ESKUBIDEA BABESTEA ETA, ALDI BEREAN, PERTSONEN SARRERA GALARAZTEN SAIATZEA, HAIEN BIZITZAK ARRISKUAN JARRIZ.
Exekuzio estrajudizialei, sumarioei edo arbitrarioei buruzko Giza Eskubideen Kontseiluko Kontalari Bereziaren txostena. Errefuxiatuen eta migratzaileen bidegabeko heriotzak
Migrazio-fluxuei eusteko politiken baterako adierazpenak
Sekuritizazio eta militarizazio ikuspegia
Euste-politiken eta segurtasun nazionalaren ikuspegia dutenek oztopo fisikoak eta zaintzarako eta atzera eragiteko ekipo aurreratuak jartzen dituzte mugetan, segurtasun publiko edo pribatuko indarrek erabiltzeko. Ikuspegi horrek zaindu beharreko objektu bihurtzen ditu migratzaileak eta eragin gizagabetzailea izan dezake; ondorioz, pertsona horien aurkako neurri kolektiboak hobeto onartzen dira, nazioaren soberania eta segurtasunerako “mehatxu” direla argudiatzen baita. Horren adibideetako bat Turkia eta Grezia arteko itsas-mugetan Frontex erabiltzeagatik egondako salaketak dira, legez kanpokoak errazago itzuli ahal izateko. “Mediterraneoko zaintza-makinaria handiko” polizien esku hartzeak ez du ez giza eskubideen ikuspegirik, ez gardentasunik.
Mugen esternalizazioa
“Mugen kontrola muga fisikoetan ez egiteaz” arduratzen diren politikak dira; horien xedea da, pertsonak inoiz ez iristea helmugako herrialdera eta babes-eskariak egin ditzaten saihestea. Bertsiorik ezagunena itsasoan nahiz lehorrean atzematea edo hirugarren herrialdeetan migrazio-kontrola finantzatzea dira, errefuxiatuak edo migratzaileak beren jatorriko herrialdeetara itzuliko direla ziurtatzeko edo igarobideko herrialdeetan harrapatuta jarraitzeko. Giza mugikortasunaren kontrol handiagoa egiteko eskatzen da mugako eremuetan ez ezik, lurralde osoan ere; horren ondorioz, “herrialde muga” bihurtzen da edo egileek esaten duten bezala, “muga bertikal”. Maroko eta Mexiko dira dinamika horren bi adibide, Espainia eta EB eta AEBri dagokionez, hurrenez hurren.
Ondorioz, mugak zabalduz eta lekualdatuz joan dira sinbolikoki eta geografikoki. Dagoeneko ez daude helmugako lurralde-mugetan, baizik eta gero eta lurralde zabalagoak hartzen dituzte eta horietan jartzen dira abian EBk edo AEBk sustatu eta finantzatutako migrazio-kontrolen politikak. Politika horietan Espainiak zerikusi handia izan du Afrikari dagokionez, nahiz Marokorekin nahiz Saharaz hegoaldeko herrialdeekin. Espainian ordura arte inoiz erabili ez zen esamolde bat finkatu zen, “mugaren kontzeptu operatiboa”, Ceutan eta Melillan; horren arabera, Espainiako jurisdikzioa mugitu eta murriztu egin nahi zen migrazio eta asilo kudeaketaren ondorioetarako, egiazko mugara ez, baizik eta mugako lerroa igaro ondoren jendeari eusten saiatzen zen poliziaren lerroa igaro arte. Hau da, pertsonak oraindik Espainian ez baleude bezala jokatzea. Argi dago, eta hala finkatu zuen Europako jurisprudentziak, Espainiako lurretan dagoen mugako oztopo bat gainditzeak aurrez muga gainditu dela esan nahi duela.
Bestalde, Estatu Batuek areagotu egin dituzte Mexiko eta erdialdeko Amerikako herrialdeekin kontrolerako eta zaintzarako finantzazioa, neurriak eta akordioak eta nazioarteko babesa eta migrazioaren kudeaketa esternalizatzeko politikak ezarri dituzte, hala nola gaur egun duten Mugikortasuna Seguruaren Programa. Programa horren bidez migratzaileak prozesatzeko zentroak eta nazioarteko babeserakoak ezarri ditu Kolonbian, Costa Rican eta Guatemalan.
Beroan itzultzea
Estatuek hartutako zenbait neurriri egiten die erreferentzia; zenbaitetan hirugarren herrialdeek edo estatukoak ez diren eragileek esku hartzen dute eta migratzaileak sumarioki derrigortzen dituzte beren herrialdera edo lurraldera itzultzera, edo nazioarteko muga bat gurutzatu zuten edo gurutzatzen saiatu ziren itsasora itzultzen dituzte, giza eskubideak babesteko bakoitzaren beharren banako ebaluazioa egin gabe.
Pertsona migratzaileen eskubideen Kontalari Bereziak irmo esan du praktika horrek ukatu egiten dizkiela migratzaileei beren funtsezko eskubideak, nazioarteko eta nazioko zuzenbidean aurreikusitako babesa (ez itzultzeko eskubidea) ukatzen baitzaie eta berme prozesalak ere bai. Gainera, definizioa zabaldu du bere baitan hartzeko Estatu baten lurraldera edo jurisdikziora sarbidea ukatzen duten neurriak eta praktikak, lehorreratzea galarazten dutenak edo bidaian jarraitzea galarazten dutenak; izan ere, haren esanetan lurralde batean egiaz sartzea funtsezkoa da asiloa eskatzeko eskubideaz baliatzeko. Kontalariaren txostenean Espainiako agintariek egindako kanporatzeak aipatzen dira, Marokora iritsitako migratzaileekin egindakoak, 1992ko berronartzeko aldebiko akordioaren baitan eta 2015ko legearen baitan, lege horrek “mugan ez onartzea” baimentzen baitu, Marokotik Espainian irregulartasunez sartzen saiatzen diren atzerritar nazionala bazara. Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren eta Auzitegi Konstituzionalaren epaiek (hamaika kontraesan izan arren edo argi eta garbiak izan ez arren), ez dute esaten legezkoa denik, edo gutxienez identifikatu egiten dute zein praktika diren legez kanpokoak eta zein izan daitezkeen legezkoak, bermeak errespetatuz gero.
EBk eta Afrika iparraldeko herrialdeek eta AEBk eta Mexikok adostutako migrazio-politikak eta disuasio neurriek Europa gotorleku bihurtu dute, non Afrikako biztanleria ez den onartzen, eta Erdialdeko Amerikako eskualdea eta Mexiko praktiken eta politiken laborategi bihurtu dituzte.
Emakumeek, gizonek, familiek eta adingabeek ibilbide horretako muga geografikoak eta eraikitako hormak, giza oztopoak eta teknologikoak gainditu behar dituzte, legezkoak izan ala ez.
Igarobidea ikusezin bihurtzen zaituen fase bat da eta gero eta arriskutsuagoa da, mugak esternalizatzeko politiken ondorioz, inolako babesik gabe ibilbide irregularrak areagotzen baitituzte, berez segurua ez den testuinguruan. Emakumeek generoan oinarritutako berariazko indarkeriei egin behar diete aurre, eta jatorrizko herrialdetik irtetea eragin zutenei gehitu behar zaizkie askotan, bai eta igarobidean den jendeak jasaten dituenei ere.
Indarkeriak banatuta deskribatzeak ez du esan nahi bateragarriak ez direnik, aitzitik, gehienak aldi berean eta gurutzatuta gertatzen dira. Aldiberekotasun hori sustatu egiten da egileak eta tokiak ugariak direlako. Indarkeria horiek ibilbidean zehar gertatzen dira, mugetan, partekatutako apartamentu edo geletan, kanpamenduetan, oihanean, basoetan eta basamortuan, lantokietan edo hirietako kaleetan, besteak beste; eta pertsonen artean eta maila sozialean gertatzen dira -bideko kideek egiten dituzte, beste herrialdeetako gizonek, “pasadore” edo “coyoteek”-; instituzio mailan ere gertatzen dira, polizien edo segurtasun gorputzen eta beste administrazio publikoen eskutik eta estatuek onartu egiten dituzte.
TESTIGANTZAK
Afrika Mendebaldetik eta Marokotik Europarako igarobidea
Europa gotorlekua
Mediterraneo itsasoa hilerri urdin bilakatu da, Saharako basamortua zerupeko hilerri eta Afrika iparraldeko kostaldeko herrialdeak gainditu ezin diren murru.
ACNURreko berriemaile berezia, Mendebaldeko eta Erdialdeko Mediterraneoko egoerarako.
Afrika Mendebaldeko eta Saheleko migratzaileen % 73 eskualde bereko herrialdeetakoak dira.
Dena dela, migrazio-politikek eta EB eta Afrika iparraldeko herrialdeen artean adostutako disuasio-politikek gotorleku bihurtu dute Europa.
EUROPA GOTORLEKUA
EUROPA GOTORLEKUA
EUROPA GOTORLEKUA
EUROPA GOTORLEKUA
EUROPA GOTORLEKUA
Marokorako bidaia
Emakumeak premiazko egoera zaurgarrietan egoten direnez migrazioko bidaia hasi aurretik, askotan aurrez planifikatu gabe hasten dira eta desinformazioa eta iruzurra izaten dituzte; horiez aprobetxatzen dira salerosketako sareak, trafikokoak eta besteren sufrimenduaren kontura onurak izan nahi dituzten pertsonen antolakuntzak. Erabakian eragina izaten dute, besteak beste, emakume izateak, aurrez aurreko indarkeriek, familiaren presioak, zaintzeko erantzukizunak eta amatasunak eta migrazio-prozesuaren etorkizuna ere baldintzatzen dute.
Afrikako herrialde gehienek Europan sartzeko bisa behar dutenez, Mendebaldeko Afrikan hasten diren migrazioko ibilbide horietako askok Marokon egiten dute bat. Pertsonak adina migrazio-prozesu daude eta ibilbideak -airekoak edo lehorrekoak- jatorriko herrialdearen araberakoak izaten dira.
Salerosketen biktima izateko arriskua areagotzen duten faktoreak
Generoan oinarritutako emakumeen aurkako indarkeriarik gogorrenetakoa salerosketa denez, arriskua areagotzen duten faktoreak aztertu behar dira, gainjartzen eta nahasten diren indarkerien adibideak baitira:
Klima-aldaketa eta gerrak
Klima-aldaketa eta herrialdeen arteko gatazkak areagotzen ari dira emakumeak eta neskatoak salerosketaren biktima izateko arriskua. Krisi horiek areagotu egiten dute emakumeen eta neskatoen hauskortasuna (pobrezia, segurtasun ekonomikorik eza, lekualdatzeak, emakumeen aurkako indarkeria eta bazterkeria).
Hezkuntzarako sarbidea
Hezkuntzarako sarbide desberdina izateak lagundu egiten dio neskatoen eta emakumeen salerosketari (familientzako diru-sarrera izan daitezke).
Genero-indarkeria
Salerosketatik biziraun duten % 25ek hainbat genero-indarkeria jasan ditu salerosketaren biktima izan aurretik.
Emakumeen aurkako indarkeria onartzea eta justifikatzea funtsezko faktoreak dira, salerosketaren biktima diren emakumeen zaurgarritasunean.
Migrazio-politikak
Laneko eta migrazioko legeek ez dute giza eskubideen eta genero-ikuspegiaren perspektibarik. Emakumeek erregularizatu gabeko enpleguak aurkitzeko aukera hazi egiten da.
INDARKERIA HORIEK HAIN OROKORTUAK DIRA, EZEN EMAKUME ASKOK IGAROBIDEKO INDARKERIA SEXUALA AURRERA JARRAITZEKO ORDAINDU BEHARREKO PREZIOTZAT HARTZEN DUTEN.
Eskualde horretan, herrialde batetik bestera igarotzea ez dago mugatuta. Baina mugitzeko askatasunak ez du segurtasuna esan nahi. Are gehiago, bidaia berez arriskutsua da. Batetik, Saheleko ezegonkortasun politikoagatik eta gatazka aktiboengatik Niger, Mali, Burkina Faso, Nigeria eta antzeko herrialdeen mugak igarotzea arriskutsua da eta segurtasun gabezia hazi egiten da. Bestetik, Mendebaldeko Afrikatik lehorretik datozen ibilbideetan Saharako basamortua gurutzatu behar da eta migratzaileen egoera zaurgarrian egiteak arrisku oso larriekiko ibilbide luzea egitea esan nahi du.
Ibilbide horretako arriskuek pertsona guztiengan dute eragina. Baina emakume eta neskatoengan beste mota bateko eragina dute zaurgarritasun egoerek, aurkituak ez izateko aparteko ibilbideak egiteak, gainkargatutako ibilgailuetan joateak, trafikatzaileen edo “pasadoreen” esku geratzeak… Eta eskubideak urratzeari aurre egiteaz gain, generoan oinarritutako berariazko indarkeriak izaten dituzte aurrez aurre. Lapurretak, estortsioak, bahiketak, indarkeria fisikoa eta psikologikoa eta sexu-gehiegikeriak jasan ditzakete trafikatzaileen esku, igarobideko herrialdeetan, bidaiako kideen esku edo mugako agenteen esku.
TESTIGANTZAK
Maroko eta muga
Europako jendarmea
Espainia eta Marokoko mugen esternalizazio-politikek, zeinak EBren konplizitatea duten, Afrika helmuga behartua bihurtzen dute edo uste baino denbora luzeagoan bertan eman beharreko pasabide. Melilla eta Ceuta hurbil dituenez, Saharaz hegoaldeko herritarrek Europara joateko asmoz iristen dira Nador eta Tanger hirietara, baldin eta iristea lortzen badute.
2023an 10.225 errefuxiatu eta 8.908 asilo-eskaera daude Marokon.
Datu horiek ia-ia bikoiztu egiten dituzte 2020ko erregistroak eta ez dute islatzen argazki osoa; izan ere, biztanle erregularizatuak baino ez dituzte aintzat hartzen eta ezkutatu egiten dituzte Mendebaldeko eta Erdialdeko Afrikan bizi diren – edo hobetu esanda bizirauten duten- milaka pertsonen errealitatea.
1993an mugako hesiak kendu zituzten eta harrezkero ez dira eten Espainiaren eta Marokoren arteko alde biko harremanak eta migrazioa kontrolatzeko akordioak. Politika horiek errepresioa, indarkeria, diskriminazioa eta Saharaz hegoaldeko ehunka pertsonen heriotza eta desagertzea eragiten dituzte.
Testigantzak
Hirietan hainbat dinamika sortzen diren arrean, guztiek indarkeria eta giza eskubideen urraketa sistematikoak dituzte ezaugarri. Mugen esternalizazio- eta euste-politikek luzatu egiten dute Saharaz hegoaldeko biztanleen egonaldia herrialdean, baldintza erabat krudeletan. Migratzaileek, eta bereziki emakumeek, diskriminazio arrazistei eta xenofoboei egin behar izaten diete aurre, eta horiek bete-betean eragiten diote beren eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak baliatzeari, (EESK) hala nola etxebizitza, osasuna, enplegua edo eskolatzea lortzeari.
Nador
Nadorren, azken hamarkadetan ezarritako politikez gain, COVID-19aren pandemian eta 2022ko ekainaren 24ko Melillako sarraskiaren ondoren ezarritako neurriek nabarmen eragin diote hiriko bizitzari.
Bi gertakari horiek ezegonkortasun ekonomiko, politiko eta soziala areagotu dute eta Saharaz hegoaldeko herritarren aurkako errepresioa gogortu. Ondorioz, Nadorren egonaldia ez da oso luzea izaten, eta pertsona asko Gourougou mendiko basoetan eta hiria inguratzen duten beste eremu batzuetan eraikitako kanpamentuetan babesten dira polizia-kontroletatik. Nahiz eta hiriaren etsaitasunetik aldentzen saiatu, ia egunero, poliziak sarekada bortitzak egiten ditu: telefonoak, dirua, pasaporteak lapurtzen dituzte, kanpamenduak erre eta emakumeenganako sexu-indarkeria, atxiloketak eta herrialdearen barrualdera deportazioak gauzatu.
Tanger
Mugatik urrunago dagoen heinean, poliziaren errepresioa zertxobait txikiagoa da, eta, bereziki emakumeentzat, errazagoa da etxeko sektorean lan-aukerak aurkitzea, nahiz eta baldintza erabat estuetan izan. Hala ere, carte de séjour – egoitza-baimena – lortzeko administrazio-murrizketek lan-merkatu erregularizatuan sartzeko aukerak zailtzen dituzte, eta emakume asko kalteberatasun- eta indarkeria-egoeretan jartzen ditu. Ondorioz, emakume askok aitortzen dute eskean aritzen direla – taper salam –, oinarrizko ostatu- eta elikadura-gastuak estaltzeko baliabide gisa. Kalean egoteak marokoarren indarkerien eta diskriminazioen eraginpean jartzen ditu, eta atxilotuak eta deportatuak izateko aukerak areagotzen ditu.
Casablanca eta Marrakex
Iparraldeko kostako mugetan errepresioa areagotzearen eta kontrol-neurriak gogortzearen ondorioz, migrazio-bide irregular berriak aktibatu dira, bai eta herrialde barruko joan-etorriak ere, beste aukera batzuen bila. Hala, mugatik hurbil dauden hirien bortizkeriatik bizirik atera nahian hilabeteak igaro ondoren, beren burua zaindu, babestu edo dirua lortzeko lan egin behar dutenean, Saharaz hegoaldeko herritarrak, emakumeak eta gizonak, barnealdeko hirietara abiatzen dira (besteak beste, Casablancara edo Marrakexera), non bizi-baldintzak «ez diren hain konplexuak». Zailtasun-maila oso erlatiboa da; izan ere, babes- edo defentsa-mekanismo gisa, ohikoa da indarkeriak eta eskubideen urraketak normalizatzea eta «leku okerragoak» daudelako pentsamenduan babestea.
Uchda
Saharaz hegoaldeko gero eta biztanle gehiago ari dira Marokotik ekialdera dagoen Uchda hirira joaten, Aljeria zeharkatu eta Tunisiara iristeko. Handik Italiako kostaldera iristea merkeagoa dela diote. Joera berri horren aurrean, EBk erantzun egin du, eta migrazioari eustearen eta mugen kontrola hirugarren herrialdeen esku uztearen alde egiten jarraitzen du. Horiek horrela, 2023ko uztailean Elkar Aditze Memorandum bat sinatuta, EBk konpromisoa hartu du Tunisiari laguntza ekonomiko eta teknikoa emateko, Europarako migrazioari pizgarriak kentzeko eta ibilbide seguru eta legalak blokeatzeko.
Aaiun, Tan-Tan eta Dakhla
2018az geroztik, Atlantikoko ibilbidea berraktibatu da mendebaldeko kostaldeko hirietatik, hala nola Aaiun, Tan-Tan edo Dakhla, baita Mauritania edo Senegaletik ere, Kanariar Uharteetara. Ibilbide hori izugarri arriskutsua da, ibilbidearen hedaduragatik, mareen indarragatik eta bilaketa- eta erreskate-operazio gutxi egiten direlako. Horrek guztiak ibilbide hilgarriena bihurtzen du. Izan ere, 2022an soilik 1.784 pertsona hil eta desagertu dira (Ca-minando Fronteras, 2022), baina, ustez, zifra horiek ez dute errealitate osoa adierazten. Atlantikoko ibilbidea aktibatzearen ondorioz, Saharaz hegoaldeko herritarrak mendebaldeko kostaldeko hirietara lekualdatzen ari dira, gurutzatzeko aukeraren bat izango dutelakoan, edo aurrezkiak sortzeko eta ibilbidea ordaindu ahal izateko lanean aritzen dira.
Maroko Europako jendarme gisa jokatzen ari den rolak nazioarteko babesa eskuratzeko eskubidea ere urratzen du ,bai Marokon, bai Espainian. Pertsona asko onuradun izan daitezke, eta, hala ere, oztopo ugarik eragozten diete prozedurak egiten hastea.
Alde batetik, Marokon, ACNURek Rabateko bulegoan kudeatzen ditu nazioarteko babeserako eskaerak, eta ez dago bulegorik hirietan edo mugako guneetan. Beraz, herrialdeak eskaintzen dituen bizi-baldintza zailak gorabehera, nazioarteko babesa eskatzea erabakitzen dutenek Rabatera bidaiatu behar dute, bidaia horrek dakarren kostu ekonomikoa eta arriskuak bere gain hartuta. Gainera, prozedura egiten hasi eta asilo-eskaeraren ebazpenaren zain daudenek ere babesik gabe daudela salatzen dute, ia ez baitute laguntzarik jasotzen, eta sarekadak, atxiloketak eta herrialdearen barrualderako deportazioak jasaten jarraitzen dute.
Deportazioak “legezkoak dira herrialdean, salbu eta adingabeak dituzten emakumeen, haurdun dauden emakumeen eta asilo-eskatzaileen kasuan, baina Marokoko poliziak ez ditu salbuespen horiek betetzen […] Saharaz hegoaldeko pertsonak atxilotzen dituzte, kontuan hartu gabe gizonak, emakumeak, haurdun dauden edo adingabeak dituzten emakumeak, asilo-eskatzaileak… diren”
Marokora egindako bidaian egindako elkarrizketa batetik ateratakoa.
Bestetik, Espainian asilo-eskubidea eta babes subsidiarioa arautzen dituen 12/2009 Legearen 38. artikuluak Espainiako enbaxada eta kontsulatuetan nazioarteko babesa eskatzeko aukera onartzen duen arren, egia esanda, gobernu bakar batek ere ez du onartu haren erregelamendu bidezko garapena, eta sistematikoki eragozten da asilo-prozedurara bide horretatik iristea.
Erdialdeko Amerikatik eta Mexikotik Estatu Batuetaranzko igarobidea
Pandemiaren ondorengo urteetan, Erdialdeko Amerika-Ipar Amerika eskualdeko dinamika konplexuenak eta bilakaera azkarrekoak gertatu ziren. Erdialdeko Amerikako iparraldeko herrialdeetatik (El Salvador, Guatemala, Honduras) iritsitako migrazioari Erdialdeko Amerika gurutzatuz Mexikora lehorretik iristen diren migratzaileen aurrekaririk gabeko kopurua gehitu behar zaio. Migratzaile horiek Venezuela, Kuba, Nikaragua, Kolonbia, Ekuador edo Haititik datoz, bai eta Afrika, Asia eta Europako herrialdeetatik ere.
Bide horretan guztian, migratzaileek muga bertikal iraunkorra aurkitzen dute, hau da, bereziki emakumeei eragiten dieten oztopoak, horma fisikoak, geografikoak, legezkoak, sozialak eta kulturalak gainditu behar izaten dituzte.
2022an, 1.000 heriotza eta desagertze baino gehiago izan ziren eskualdean, hainbat arrazoirengatik: itotzea, garraio arriskutsuekin lotutako istripuak, muturreko ingurumen-baldintzak, edo aterpe, janari eta ur eza.
Mexikorako bidaia
“Dariengo Tapoia” 5.000 kilometro karratutik gorako oihan tropikalak, Kolonbia eta Panama banatzen dituenak, pertsonen fluxua handitzen ikusi du, batez ere 2021az geroztik.
Migratzaileek bizirik irautea eta Dariengo muga igarotzea lortzen dutenean, Erdialdeko Amerikako herrialdeetatik Guatemala eta Mexiko arteko mugara iristeko sistema hibrido publiko-pribatuak aurkitzen dituzte. Normalean autobus pribatuei ordaindu behar izaten diete lekualdatzeko, eta autobus horiek askotan bidaiarien kostuak handitzen edo bikoizten dituzte. Gainera, dauden herrialdeko segurtasun-indarrek kontrolatzen eta zuzentzen dituzte. Hain zuzen ere, alderdi ekonomikoa da bidearen zati honetan dagoen hormetako bat. Bidea zailtzen duten edo aldi baterako geratzera behartzen dituzten beste horma batzuk legezkoak dira, hala nola Hego Amerikako hainbat herrialderi bisa eskatzea.
TESTIGANTZAK:
Iritsi eta Mexiko zeharkatu
Estatu Batuen “atari-txakurra”
Mexikoko ibilbidean migratzaileen egoerari buruzko kezka nagusiak honako hauek dira: migrazio-politikaren militarizazio-prozesua, estatuaren jazarpena eta krimen antolatuak eragindako indarkeria, eta benetako babes-neurrien faltak markatutako indarkeria instituzionala.
Batzuetan aurreztu nahi dutelako, bisa humanitarioa edo asiloa eskatu dutelako, edo «iparraldera» iristeko aukerak hobetu arte geratzea erabaki dutelako Hegoaldeko mugan denboraldi batez geratzen direnek bizitzeko baldintza urriak dituzten hiriak aurkitzen dituzte, batzuetan kolapsatu egiten direnak, gizarteratzeko ahalegin gutxi egiten dutenak eta are gutxiago genero-ikuspegia dutenak.
Mexiko ere helmuga behartuko herrialde bihurtu dela adierazten duen adierazleetako bat da asilo-eskaeren kopuruak gora egin duela azken urteetan -2021etik 100.000 baino gehiago urtean-. Hori ez dator bat asilo-sistemaren arbitrariotasunarekin. Gaur egun, herrialdean praktikan prozedura homologaturik ez dagoenez, lurralde bakoitzak prozesuak luzatzen dituzten mekanismo desberdinak ezartzen ditu, modu diskrezionalean. Bestalde, diskrezionalitatea babes-ebazpenetan ere badago, asiloa eskatzen duenaren nazionalitatearen arabera – modu desberdinean interpretatzen baitira Venezuelako eta Guatemalako pertsonen eskaerak, adibidez – edo indarkeria mota jakin baten arabera. Azken zentzu horretan, praktikan, erakunde batzuek deitoratu egiten dute genero-indarkeriagatiko asiloa emateko zailtasuna.
AEBren eta Mexikoren arteko muga
AEBren eta Mexikoren arteko muga
AEBren eta Mexikoren arteko muga
AEBren eta Mexikoren arteko muga
AEBren eta Mexikoren arteko muga
AEBren eta Mexikoren arteko muga
AEBren eta Mexikoren arteko mugak 3.000 kilometro baino gehiagoko luzera du, eta horietatik ia 1.000 kilometro eraikitako horma edo hesiei dagozkie. Horma edo hesi horiek jatorri naturaleko beste horma batzuekin (basamortuak eta ibaiak) eta giza eta teknologia-hormekin osatzen dira, Mugako Patruilaren (CBP, ingelesezko siglak) eta beste segurtasun-indar batzuen zabalkuntzaren bidez.
Munduko lehorreko muga arriskutsuenetakotzat jotzen da.
Mugako hiriak ez dira oso irisgarriak kanpotik datozen pertsonentzat. Normalean zerbitzu publikorik ez duten eta horiek oso eskasak diren kanpamentu informaletan edo aterpetxeetan ostatatu behar izaten dute edo aldirietan alokatu, gune merkeagoak direlako. Horrek bereziki eragiten die familiako emakumeei eta amei. Tijuana, Ciudad Juarez eta antzeko hiriek aterpetxe-sare bat dute, baina erakundeek ez dute sistema abegikor gisa definitzen; izan ere, Alejandra Contrerasek (SJR Ciudad Juarez) azaldu duenez, “aterpetxeek ez dute pertsonak luzaroan edukitzeko gaitasunik, eta horrek arazo bat sortzen du, migrazio-politiken ondorioz: bertan harrapatuta geratzeko hiri bihurtu da”.
Hiru modu baino ez daude Mexikoren eta AEBren arteko mugan asiloa eskatzeko
Hitzordua eskatzea asiloa eskatzeko CBP One aplikazio mugikorraren bidez. Hitzordu hori gainditzeak (CBPk irteera-arrazoiari buruzko galdera orokorrak egiten ditu) ez dakar sartzeko baimen formala emango denik, baina bai asiloa aplikatu ahal izateko sartzeko aukera. Hitzordu-kopuru mugatua da.
01
Itxarote-zerrendetan edo ilara fisikoetan parte hartzea, asiloa eskatzeko etxolara iristeko tarte bat lortu arte, CBP One aplikazioan hitzordua eskatu gabe. Ilara horiek ez daude araututa, tokiko mailan antolatzen dira. Hasierako elkarrizketaz gain, hitzordua zergatik ez den eskatu justifikatu behar da. Prozesuan zehar aldi baterako atxilotuta geratzeko arriskua dago, batez ere bakarrik dauden adinekoentzat.
02
Leku ez-ofizialetatik gurutzatzea eta AEBko agintariei errenditzea asiloa eskatzeko. “Susmo sendoko” elkarrizketa aplikatzen zaio zuzenean, askoz zorrotzagoa; elkarrizketa gainditzen ez bada, deportazio-prozesu irekia aktibatzen da, ez hain bermatzailea. Elkarrizketa gaindituz gero aldi baterako atxilotuta geratzeko aukera gehiago daude.
03
Helmuga
IRITSIERA, EZ “HELMUGA”
Espainiako Estaturako iritsiera
Mendebaldeko kulturaren ezaugarri den pentsamendu dikotomikoak kontrako pareetan banatzen du errealitatea, botere-harreman desberdinak betikotzen dituzten pareetan: gizona-emakumea, publikoa-pribatua, arrazoia-emozioa, kultura-natura, iparraldea-hegoaldea, etab. Logika horren beraren pean:
biztanleria bertako pertsonen eta «migratzaileen» artean banatzen da, edo egoera erregulatuko pertsonen eta administrazio-egoera irregularrean dauden pertsonen artean.
Mundua ulertzeko modu horrek sistema arrazista heteropatriarkala zuzentzen duen mendebaldeko gizartearen funtzionamendua eta jokabidea taxutu ditu; eta, horrek, besteak beste, sexuagatiko, generoagatiko, arrazagatiko, etniagatiko edo klase sozialagatiko diskriminazio-dinamikak sortzen ditu.
Pentsamendu dikotomiko horrek aukera ematen digu Espainiako Estaturako iritsierak erregular eta irregularretan murrizteko. Espainiako Estatuak eta EBk justiziaren arabera ari direla argudiatzen dute. Hala ere, arazoa da ez dagoela borondaterik urtero beren herrialdeetatik irteten diren pertsonen kopurua handitzeko arrazoiak sakontzeko; pertsona horiek Espainiako lurraldera modu erregularrean ez sartzeko arrazoiak identifikatzeko; edo eskubideen urraketen, desagertzeen eta heriotzen erantzukizuna norenak den aitortzeko.
Nazioarteko babeserako sarbidea
Nazioarteko babesari buruzko Espainiako araudiak bi prozedura-mota aurreikusten ditu nazioarteko babesa eskatzeko
- Mugan, muga-inguruetan edo atzerritarrak barneratzeko zentroetan (ABZ) egiten da,
- Espainiako lurraldean, asilo eta babes bulegoetan edo polizia-bulegoetan.
Mugak ez al dira Espainiako lurralde?
Narratibek, hau da, gure adierazteko moduek, eragina dute gure pentsamoldean eta errealitatea eraikitzen dugun moduan. Prozedurak mugaren eta Espainiako lurraldearen artean bereizteak aukera ematen du pentsatzeko migrazio-politikek lehentasuna ematen diotela Europa Gotorlekuaren kontrolari, biziaren babesaren eta eskubidearen aurretik.
Atzerritar guztiek ez dituzte aintzatetsiak izan eta sartzeko aukera berberak. Paradoxikoki, babes-premiak dituzten pertsonek ia ez dute legezko bide segururik Espainiako lurraldean sartzeko. Horrela, legezko bideak, beti seguruak ez direnak, oso murritzak dira, familia errotzera edo turista bisatu batekin edo aldi baterako lan-baimen batekin sartzera bideratuta baitaude, eta horrek gerora sortutako irregulartasunera eramango ditu. Aitzitik, modu asko daude Espainiako lurraldera bide irregularren bidez iristeko, eta bide horiek arriskuan jartzen dute saiatzen diren pertsonen bizitza.
«Desinformazioak kalte handia egiten du: pertsonak ez dira nazioarteko babes-prozeduretan sartzen beldurragatik, edo aholkularitza juridikorik gabe edo laguntza egokirik gabe sartzen dira (aurretiazko prestakuntzarako gakoak); edo atzera egiten dute hitzordurik ez dutrelako».
Espainiako Migratzaileentzako Jesuiten Zerbitzuko (MJZ) talde juridikoa
Kezkagarria da mugen esternalizazio-politiken joera, eta, zehazki, Migrazioari eta Asiloari buruzko Europako Itunaren (PEMA) joera,
Ezaugarri horiek areagotu egiten dira mugako prozeduran; izan ere, azelerazioak, uneak eta tokiak prozeduraren bermeak narriatzen dituzte, eta horrek zuzenean eragiten du aintzatetsiak izateko aukeretan. Ildo horretan, mugen esternalizazio-politiken joerak kezkatzen gaitu, eta, zehazki, Migrazioari eta Asiloari buruzko Europako Itunaren (PEMA) joerak; izan ere, mugako prozedurak lehenestea ez ezik, sartu aurreko kontrola edo screeninga ezartzea ere proposatzen du, baheketa azkarra egiteko eta pertsonak deportatuko dituzten edo babesa behar duten profilak diren erabakitzeko. Orduan igaroko lirateke mugako asilo-prozedurara.
Prozeduretako bat ere ez da genero-ikuspegiarekin gauzatzen.
Behar bezala prestatutako langilerik ez egoteak edo emakumeei egindako elkarrizketetan emakumeen presentzia oraindik ere araua ez izateak zaildu egiten du babesa merezi duten genero-dinamika espezifikoak identifikatzea.
«Zaila da jasotako indarkeria guztia identifikatu ahal izatea, hirugarren bati, askotan gizonezko polizia bati, oso kontrako giroan jakinarazteko gai izatea. Ia ezinezkoa da. Horrek guztiak eragina du elkarrizketan, eta aintzatetsiak izateko aukerak asko murrizten ditu».
Espainiako Migratzaileentzako Jesuiten Zerbitzuko (MJZ) talde juridikoa.
Gainera, bi prozedurek honako hutsune hauek dituzte:
Unea ez da egokia
Izapidea egiten hasteko erabiltzen den babes-elkarrizketan, eskatzailea hil ala biziko unean egoten da, eta, askotan, ez da une egokia izaten. Elkarrizketak kontaketaren koherentzia osoa eskatzen du haren egiazkotasuna aitortzeko, kontuan hartu gabe beti ezin izaten dela ekoizpen logiko bat egitea, edo emozionalki prestatuta egotea bizi izandako guztia modu egoki, zehatz eta koherentean adierazi ahal izateko.
Mugako prozeduraren kasuan, pertsonak ez du behar besteko informaziorik, prestakuntzarik eta laguntzarik. Denbora ezak bizitakoa barneratzea eta ulertzea zailtzen du, bai jatorrian, bai bidean.
Elkarrizketa egiten duen pertsona ez da egokia
Bi prozedura horietan, polizia-kidegoak egiten du elkarrizketa. Figura horrek erabat hierarkizatutako harremana sortzen du, elkarrizketa kidego edo erakunde berak egiten baititu elkarrizketa eta deportazioa nazioarteko babes-eskaera izapidetzeko onartzen ez bada.
Lekua ez da egokia
Polizia-etxea ez da leku segurua, eta ez du egoera egokirik sortzen lasai egoteko eta elkarrizketari aurre egiteko.
Mugako prozeduraren kasuan, nazioarteko babesa aireportuaren barruko espazio batean eskatu eta izapidetzen da, non sarrera galarazi zaien pertsona guztiak giltzapetzen dituzten, profilak edo atxiloketaren arrazoiak aintzat hartu gabe. Hegoaldeko mugaren kasuan, elkarrizketak mugako postuetatik gertu dauden inguruneetan edo ABZetan egiten dira, eta leku horiek zaildu egiten dute bizi izandako etsaitasuna ahaztea eta areagotu egiten dute «inoren lurraldean» egotearen pertzepzioa.
ESPAINIAR ESTATUAN ETA EUSKADIN EMAKUME MIGRATUA IZATEA
«Espainian emakume migratzailea izateak ahalegin bikoitza eskatzen du, lo ordu gutxi, erantzukizun eta sufrimendu handia, bakardadea, eta zenbaitetan isilik egon behar izatea. Nahiz eta zure iritzia duzun, ez duzu hitz egiteko aukera handirik migratzailea izateagatik».
Olga Mejía, Honduras.
Ez da gauza bera Espainian nazioarteko babes-sistemaren pean edo administrazio-egoera erregularrean edo irregularrean bizi den pertsona izatea.
Halaber, ez da gauza bera emakume beltza edo latindarra izatea, larruazalaren koloreak edo hizkuntzak, besteak beste, eragin handia baitute. Nahiz eta guztiek egin behar izaten dieten aurre giza eskubideen urraketei eta indarkeria mota desberdinei, administrazio-egoera irregularrean dauden emakumeak kalteberagoak eta kaltetuagoak dira. Sistematik kanpo egoteak eta ikusezin bihurtzeak ezinezkoa egiten du existitzea, eta erregistro batera, errolda batera, sabai batera, leku seguru batera iristeko aukera izatea.
Emakumea, migratzailea eta administrazio-egoera irregularrean egotearen baldintza hirukoitzak zaildu egiten du generoan oinarritutako emakumeen aurkako indarkeria-espiraletatik ihes egitea. Eta gainera, beltza edo ama izatea gehitzen bada, ia ezinezkoa da. Jatorrian eta bidean gertatzen den bezala, iritsieran eta helmugan amatasunak eragin handia du. Espainiako gizarteak jartzen dizkien oztopoei familiaren presioa gehitu behar zaie. Alde horretatik, amatasunaren ondorioz, emakumeek lan-baldintza krudelak onartu behar izaten dituzte. Bai seme-alabekin dauden emakumeen kasuan, bai sortak jatorrizko herrialdera bidaltzeko.
Nire herrialdean ilobak, ama eta amonak ditut, eta horiei laguntza ekonomikoa eman behar diet. Ez naiz ni nire soldataren menpe bizi den bakarra. Ama ez banaiz ere, familiaburua naiz.
Silvia Zuñiga, Nikaragua.
Gizarte oso baten eta beren familiaren zainketei eusten dietenak emakumeak izateak eragina du haien bizitzan eta gorputzean ez ezik, atzean uzten dituzten seme-alaben eta haien ardurapean geratzen diren beste emakume horien bizitzan ere.
Horrelaxe gertatzen da, hain zuzen ere, zainketen krisi globala. Emakume askok aurre egin behar izaten dieten kalteberatasunak eta ezegonkortasunak berekin dakarte seme-alabak beren bizitzetarako eta garapenerako eskasagoak diren segurtasun-baldintzetan bizitzea. Horrek ez du zerikusirik amaren babesgabetasun-jarrerarekin, baizik eta sistemak biztanleria migratuarengan eta, zehazki, emakumeengan sortu duen indarkeria- eta diskriminazio-espiralarekin.
Indarkerien continuuma eskubideak eskuratzean
Espainiako lurra zapaltzeko unean, emakume migratzaileak kaltetu eta ikusezin bihurtzen dira, herritartzat hartzen ez diren bitartean.
Ikusezin bihurtze horrek bizitzako eremu guztiak hartzen ditu, eta indarkeria-egoerak (instituzionala, kulturala zein zuzena) hausteko gaitasuna baldintzatzen du.
Eskubideak aitortzeari dagokionez, Atzerritarrei buruzko Legeak (LOEX) hiru multzotan banatzen ditu eskubideak:
Pertsona izateagatik atzerritarrek eskuragarri dituztenak.
01
Administrazio-egoera erregularrean dauden pertsonek bakarrik eskuratu ahal izango dituztenak, administrazio-baldintza jakin batzuk behar baitituzte.
02
Atzerritarrek eskuragarri ez dituztenak.
03
La realidad actual es que cada vez más derechos pertenecen al segundo grupo, y por tanto, requieren de una situación administrativa regular para que puedan ser exigidos. Entre otros, la sanidad, la educación y homologación de estudios, o el acceso a sistemas públicos de ayuda en materia de vivienda.
Gau egun, ordea, gero eta eskubide gehiago dira bigarren taldekoak, eta, beraz, eskubide horiek exijitu ahal izateko beharrezkoa da administrazio-egoera erregularra izatea. Besteak beste, osasuna, hezkuntza eta ikasketen homologazioa, edo etxebizitzaren arloko laguntza-sistema publikoetarako sarbidea.
LOEXen arabera, administrazio-egoera irregularrean dauden pertsonek lan-errotzearen, gizarte-errotzearen, familia-errotzearen edo prestakuntzarako errotzearen bidez eskura dezakete erregularizazioa. Familia-errotzeak izan ezik, beste hirurek Espainiako Estatuan gutxieneko aldi batean etengabeko egonaldia egiaztatzea eskatzen dute, baita legezkoa ere, eta familia-errotzearen eta gizarte-errotzearen kasuan ere beharrezkoa da lan-kontratu bat dutela egiaztatzea.
Nola egiazta dezake administrazio-egoera irregularrean dagoen pertsona batek Estatuan lan egin duela? Nola nahi dugu egonaldi jarraitua egiaztatzea? Izan ere, etxebizitza eskuratzea arazo orokorra denez Espainiako gizartean, nola izan daiteke baldintza bat legezko bizilekua izatea sistemak onartzen ez dituen pertsonentzat? Erroldarik, bizilekurik edo lan-kontraturik gabe, ez dago erregularizatzerik.
Oinarrizko eskubide batzuk eskuratzeko ezintasunak berekin dakar arrazakeria instituzional bat iraunaraztea.
Nola egiazta dezake administrazio-egoera irregularrean dagoen pertsona batek Estatuan lan egin duela? Nola nahi dugu egonaldi jarraitua egiaztatzea? Izan ere, etxebizitza eskuratzea arazo orokorra denez Espainiako gizartean, nola izan daiteke baldintza bat legezko bizilekua izatea sistemak onartzen ez dituen pertsonentzat? Erroldarik, bizilekurik edo lan-kontraturik gabe, ez dago erregularizatzerik.
Diskriminazio eta indarkeria etengabeen eraginpean jartzen ditu migratuak, eta batez ere administrazio-egoera irregularrean daudenak. Arrazakeria instituzionalak eragina du oinarrizko eta lehentasunezko bi eskubide (lana eta etxebizitza) eskuratzearen urraketa sistematikoan. Gainera, migratua izatearen bizipenak eta generoan oinarritutako emakumeen aurkako indarkerien berariazko eraginak elkartuz gero, arrazakeria instituzionalak gogorrago eragiten die emakumeei.
Biziraupen hutsa da, eta egunero aurre egiteko erresilientziarekin egotea da […] Gure lana migratzaileei buruz dagoen iruditeria deseraikitzea da, migrazioak berez dakartzan zurrumurru, estereotipo eta guzti […] Etengabe erakutsi eta borrokatu behar da.
Marie Lucía Monsheneke, Kongoko Errepublika Demokratikoa.
Sistemak emakume migratuak kondenatzen dituen lan-ingurune informal eta ikusezinek, kalteberatasunak eta diru-sarreren beharrak sortzen duten ingurunea egokia da mota guztietako esplotazio- eta abusu-maila handiak jasateko: soldata-diskriminazioak, zorren erreklamazioa, istripu-arriskuak, sexu-proposamenak edo generoan oinarritutako emakumeen aurkako beste indarkeria batzuk.
Administrazio-egoera irregularrean dauden heldu gehienak ekonomia informalean ari dira lanean, eta horien erdia baino gehiago bi sektoretan biltzen dira: etxeko jardueretan (enplegu informalaren % 27) eta ostalaritzan (% 24).
Ezegonkortasun ekonomikoari eta etxebizitza eskuratzeko zailtasunari errolda eskuratzeko arazoa gehitu behar zaie. Atzerritarrak erroldatzeko, beharrezkoa da identifikazio-agiriak izatea, hala nola indarrean dagoen egoitza-txartela edo pasaportea. Halakorik izan ezean, errolda-baimena behar da, eta hori beste pertsona baten (esate baterako, etxebizitzan bizi den beste pertsona bat edo etxebizitzaren jabea) borondatearen araberakoa da. Baldintza horiek «baimena» ematen duen pertsonarekiko mendekotasun-harremanak sortzen dituzte. Errealitate horrek modu berezian eragiten die emakumeei: izan ere, sabai bat behar izateak eragina izan baitezake erabakietan, pertsona horrek egindako generoan oinarritutako indarkeriak iraunarazten dutelako.
Esta realidad afecta de manera específica a las mujeres, pues la necesidad de un techo puede influir en decisiones que hagan perdurar violencias basadas en género ejercidas por dicha persona.
TESTIGANTZAK
#ERRESISTENTZIAK
Emakume askoren berezko sendotasunari eta erresilientziari esker, erresistentzia-, gainditze- eta biziraupen-mekanismoak garatzea lortzen dute.
Estrategiak
Itxaropena
Fededun direnek eskerrak ematen dizkiote Jainkoari bidean ez hiltzeagatik, eta fedeak lagundu eta babestu egiten dituela sentitzen dute. Ilusioa eta itxaropena sortzeko beste modu bat prestakuntzetan parte hartzeko aukerak dira. Prestakuntza horiek, generoaren arabera alboratuak eta lan-sektore jakin batzuetara mugatuta egon arren, etorkizuneko proiektu batean pentsatzeko aukera ematen dute.
Ama direnentzat, itxaropena areagotu egiten da familia-proiektu batekin amets egitean. Amatasuna elementu bereizlea eta eragingarria da migrazio-prozesu osoan zehar, eta indarra hartzen laguntzen du seme-alabekin biltzea lortzen dutela irudikatzean, jatorrizko herrialdean utzi behar izan badituzte; edo bizitza hobea eraiki eta eskaini ahalko dietela pentsazen dutenean, haiekin badaude.
Gauzarik garrantzitsuenetako bat bizitza izatea da […] Damutzea… Zenbat eta gehiago damutu, orduan eta etorkizuneko aukera hori txikiagoa da. Gauzak zerbaitengatik gertatzen dira, dena esperientzia bat da. Zaila da? Zaila da, jakina; baina ez dakit zer gertatuko zitzaidan nire herrira itzultzeko arriskua hartu izan banu. Agian orain ez ginateke berriketan ariko. […] Hori eskertzen dut: bizirik egotea.
Matilda Noriega, Guatemala
Kolektibitatea
Kolektibitatea funtsezko elementua da indarkeriak prebenitzeko eta gainditzeko. Bi testuinguruetan, emakumeei edo herrikideei laguntzeko sareak gune segurutzat eta sendatzeko gunetzat hartzen dira. Lotura horiek batez ere bizirauteko elkarri laguntzean oinarritzen diren aholku eta gomendio bihurtzen dira. Komunitate txikiak dira, sororitatetik abiatuta, (auto)aintzatespena eta askotan antzeko arazoei aurre egiteko funtsezkoa den enpatia eraikitzeko aukera ematen dutenak.
Adibidez: ama bat erditzen denean, beste batzuk sartzen dira etapa arinagoa izan dadin. Edo aterpetxetik irten behar dutenean eta non alokatu bilatu behar dutenean, haiek elkar bilatzen dute eta antolatu egiten dira non alokatu ikusteko, batzuek lan egiten dute eta beste batzuek haurrek zaindu… Komunitatea egitea eta elkarrekin borrokatzea da bizirauteko eta erresilientziarako estrategia nagusia.
Joanna Williams, Kino ekimena.
Ibilbidean zehar eta bereziki mugako inguruneetan dauden gizarte-erakundeek osasun emozionala ardatz duten emakume-elkarteak sustatzen eta laguntzen dituzten espazioak eskaintzen dituzte; izan ere, indarkeria anitzen biktika izan dira. Mexikon eta Marokon sexu-indarkeriaren normalizazioa lantzen duten emakumeei laguntzeko taldeak daude.
Bestalde, laguntza psikosoziala eta/edo aholkularitza juridikoa eskaintzen duten erakundeak, laguntza profesionalagatik eta informazioa eskuratzeko iturri izateagatik aintzatetsiak izateaz gain, ingurune seguruak, gertukoak eta konfiantzazkoak ere badira. Elkarguneak dira, eta berdinen arteko babes- eta elkartasun-harremanak sortzen dira.
Hona iristean (Bilbo), harrera-gune nahiko daude, baina ezagutu egin behar dira, sareak ehuntzeko eta elkarrekin indartzeko. Emakumeak ahaldunduta gaudelako… Emakume ahaldunduak gara!… baina “elkar bultzatzeko” guneak falta dira… Sinergia horiek sortzen ditugu elkarrekin ibili eta elkarri laguntzeko.
Marie Lucía Monsheneke, , Kongoko Errepublika Demokratikoa
Familia eta baliabideak eskuratzea
Batez ere Saharaz hegoaldeko herritarrentzat zailagoa da enplegua lortzea; beraz, ile-apaindegia, edertasun-aretoak, elikadura tipikoa, salmenta ibiltaria eta antzeko alternatibak… baliabideak sortzeko eta bizirauteko moduak dira. «Sormen hutsa» dira […] «Migratzaileen artean, mikroekintzailetzak osagai garrantzitsuak dira». Saharaz hegoaldeko emakumeen kasuan ere, nazioz haraindiko sareak funtsezkoak dira. Batzuetan, Europako herrialde frankofonoetan izaten dituzte senideak, eta dirua bidaltzen diete. Nolanahi ere, laguntza ekonomikoaz eta pertsonaren jatorrizko herrialdeaz haratago, familia funtsezko zutabea da maila emozionalean, etxea ordezkatzen baitu.
Erregularizazioa eskuratzea eta eskubideez jabetzea
Erregularizazioa herritarra izatea aitortzea baino zerbait gehiago da, nork bere burua eskubideen subjektu dela aitortzea esan nahi du, eta salaketaren garrantziaren kontzientzia areagotzen du. Kontzientzia hori (auto)zaintzako keinu bat da, norberaren eskubideen aitortzatik abiatzen baita, baina baita antzeko egoerak bizi dituzten beste emakume batzuekiko enpatiatik eta sororitatetik ere.
Beldurra apurtzea, isiltasuna haustea eta emakumeak garen aldetik, gure hitzekin asko egin dezakegula jakitea. […] Gaizki sentiarazten gaituzten, bortxatuak sentiarazten gaituzten gauza guztiak komunikatzea […] Adierazi ahala, ustez nik bakarrik bizi ditudan, baina, egia esanda, askok bizi ditugun egoerak konpontzetik gertuago egongo gara.
Matilda Noriega, Guatemala.
#GOMENDIOAK
Kontsultatu gomendioak xehetasunez txostenean
Eskubideen ikuspegi feminista eta intersekzionala txertatu behar da garapenerako lankidetzako politiketan, migrazio-fluxuak kudeatzeko politiketan, emakume migratzaileak babesteko politiketan eta helmugako gizarteetan herritar migratuak integratzeko politiketan. Horretarako, beharrezkoa da gizarte-erakundeekin hitz egitea eta zuzenean eta protagonista moduan inplikatzea emakume migratzaileak eta migratuak.
Gainera, Espainiako gobernuari eta inplikatuta dauden gainerako agintariei gomendatzen diegu honako hau susta dezatela Europa, nazio, autonomia eta toki mailan:
Bizitzak eta emakumeak erdigunean jarriko dituen lankidetzarako kanpo-politika bat
Behartutako giza mugikortasunaren errealitateak konponbide jasangarria behar du, eta hori ezin da lortu migrazio-fluxuen gobernantza global koherente eta koordinaturantz aurrera egingo duen lankidetzarik gabe, giza eskubideen eta bizitzaren babesa bideko eta helmugako herrialdeen segurtasun nazionalaren gainetik jarriko duen eta genero-ikuspegia zeharka aplikatuko duen lankidetzarik gabe.
01
Genero- eta eskubide-ikuspegia duen migrazio- eta asilo-politika
Mugak esternalizatzeko eta babesteko Europako eta Espainiako politikek ez dute bermatzen nazioarteko babesa eskuratzea, eta bide legal eta seguruak murrizten dituzte. Bereziki kezkatuta gaude babesa behar duten emakumeekin; izan ere, nazioarteko babesa eskuratzeko oztopoek eta, ondorioz, bide irregularretatik igarotzeak zuzenean eragiten dute generoan oinarritutako emakumeen aurkako indarkerien aurreko babesgabetasunean. Premiazkoa da generoaren eta eskubideen ikuspegitik erantzutea, eta egungo arau-esparruaren urraketa betikotzen duten praktikak ezabatzea.
02
Eskubide feministak eskuratzea
Espainiako estatuak eta autonomia-erkidegoetako eta tokiko gobernuek, eskumenak dituztenean, bermatu egin behar dute pertsona guztiek berezko dituzten oinarrizko eskubideak izango dituztela, edozein dela ere administrazio-egoera, edo egoitza-denbora, eta arrazismoak eta indarkeria instituzionalak emakumeengan eragin gogorragoa dutelako egoerari arreta berezia jarri behar diote.
03
IKERKETA:
Sara Diego eta Yolanda González
KOORDINAZIOA:
Clara Esteban
Irene Ortega
Macarena Romero
Zigor Uribe-Etxebarria
IKUS-ENTZUNEZKO KOORDINAZIOA:
Nacho Esteve y Javier Mielgo
WEBGUNEAREN DISEINUA ETA GARAPENA:
Tamara Mentxaka (Sembi Comunicación)
ARGAZKIAK:
Delegación Diocesana de Migración
Josetxo Ordóñez
Sergi Cámara
ITZULPENA:
ESKERRAK:
Ca-minando Fronteras; Fray Matías de Córdova Giza Eskubideen Zentroa; Hausnarketa, Ikerketa eta Komunikazio Taldea (ERIC-Radio Progreso); Ignacio Ellacuria Gizarte Fundazioa; Entreculturas; Ibero Tijuana; Mugarako Kino Ekimena; Iberoamerikako Unibertsitateko Migrazio Gaietarako Programa; Ödos Programa; Latinoamerikako eta Karibeko Migratzaileentzako Jesuiten Sarea; Migratzaileentzako Jesuiten Zerbitzua – Espainia; Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzua – Ciudad Juarez, besteak beste.
Txosten hau egiteko funtsezkoak diren esperientziak, lana eta ezagutza partekatu dituzten erakunde eta pertsona guztiei, batez ere emakumeei.
Honako honen proiektua:
Honako honekin finantzatua:
Webgune hau Europar Batasunak kofinantzatu du. Haren edukia Garapenerako Antolakundeen Koordinakundearen ardura da soilik, eta ez ditu nahitaez islatzen Europar Batasunaren ikuspuntuak.